2012/01/26

Optimizazio ariketa.


Irudiaren iturria
Urtero optimizazio ikasten dugunean arinago edo beranduago,  paper xafla batekin kaxa bat egiteko buruketa ateratzen zaigu eta urtero esan behar dugu ea inork aztertu duen nolakoak diren jaten ditugun sobatuen papartxoak. Sobatu jan eta gero parera leun jartzen badugu laukizuzena edo karratu dela konturatzen gara, horregaitik nire ikasleentzako hau sobatuen buruketa bihurtzen da (;-).

Hurrengo helbide honetan, laukizuzena den papertxotik abiatuz kaxatxoa nola egin azaltzen digute.

http://docentes.educacion.navarra.es/msadaall/geogebra/euskaraz/figuras/o2a_caja.htm

Geogebraren honen laguntzaz: Optimizazio problema hau aztertuko dugu eta pausuz pausu ikusiko dugu  nola eraiki gure kaxa eta zein da kendu behar dugun karratuaren neurriak (x), bolumena maximoa izan dadin.

Laguntza: ikusteko non ematen den bolumen maximoa (B=16 eta x=1) mugitu puntu berdea eta aktibatu trazoa.


Azalpen eta adibide gehiago: Descartes eta AdimBeste kaxa mota batzuk Geogebran

No hay comentarios: