2015/12/27

g(Math) osagarria Driven.

Hemen daukazue osagarri berri bat matematikako adierazpenak, grafikak, estatistika eta eskuz idatzitakoa zuen dokumentuetan eta galdetegietan txertatzeko era erraz eta txukunean.


Osagarri hau norberak instalatu behar du behin, eta gero dokumentu guztietan erabiltzeko aukera izango du. Bideo labur hauek lagungarriak egingo zaizkizu.


  •  Adierazpen matematikoak sortu  
 



Goian agertzen direnak bezalako adierazpenak sor daitezke, irudi gisa txertatzen direnak. Adierazpen hauek idazteko LaTex idazkera erabiliko dugu. Hizkuntza hau jakin ez arren konpondu egin gaitezke hainbat adierazpen aldez aurretik eraikita eskaitzen digutelako. Idatzi eta ikusi egin daitezke "preview" erabiliz; gero "insert"en  klikatuz, gure testuan txerta daitezke.


  • Grafikoak sortu

Grafikoak irudikatzeko aukera asko ematen dizkigu, besteak beste honako hauek:

       - Funtzio bat baino gehiago irudikatzen dugunean zenbait koloretan agertzen dira.
       - Ardatza gezietan amaitu ala ez.
       - Unitateen tamaima aldatu egin dezakegu, eta unitateak radianetan jarri,  erabiliz.
- Azpian funtzioen adierazpenak agertzea ala ez, aukeran daukagu.

  • Banaketa estatistikoak sortu.



Bar Chart

  • Eskuz idatzitakoa ere txerta daiteke.



2015/03/17

Paralepipedoa, sei tetraedro

Hemen daukagun bideo honetan Manuel Sadak egindako frograpen grafikoa, Geogebra erabiliz, da. Bertan erraz ikusi dezakegu paralepipedoa nola osatu daikete 6 tetraedroderekin.