2013/02/25

Buruketak (Mate II) hautaprobatarako bloga.

Mate II hautaprobatarako buruketen bloga, Buruketak (Mate II), kurtsoan zehar ikasleek sortutako bloga da.
Sarrera bakoitza buruketaren enuntziatua, irudia eta erantzuna osatzen dute. Erantzunak eruzkinetan handik egun batzutara argitaratuko dira, ikasle berak eta beste batek.

Buruketa gehienak, orain arte, aurreko urteetan agertutakoak dira.

Buruketak (Mate II),

Sistemen ebazpena Wirisekin. Eredua

Zuetariko bakoitzak zuen Google Driven sotu dokumentu bat eta irakaslearekin konpartitu.

Hona hemen eskatzen zaizuen lanaren eredu bat.


2013/02/17

Irudi geometrikoen blogak

Gure inguruan ditugun gauzen artean hainbat irudi geometrikoa aurkituko dituzue, eta hauek, izango dira aztergai zuen blogetan.

Hemen helbideak zuzenean joateko zuen blogetara:

http://irudigeometrikoak3b.blogspot.com.es/   eta  http://irudigeometrikoak3d.blogspot.com.es/

 Honetarako pauso hauek jarraitu beharko dituzue:
1.Zatian
1. Onartu blogean sartzeko zure korreoan aurkituko duzun gonbidapena.
2. Aurkitu zure inguruan aztergai den objektua atera argazkia eta neurtu.
 3. Deskargatu zure ordenagailura gero zure sarreran txertatzeko.
4. Idatzi izenburua eta bere neurriak eta etiketan zein irudi geometrikoa den.
5. Jarri dituzunen artean gorputzeren bat egongo da .
6. Zure kidei iruzkinak edo komentarioak eginez, lagundu beraien sarrerak hobetzen.
 2. Zatia 
7. Berriz editatu zure sarrera eta kalkulatu irudi horien perimetroak, azalerak, gain azalerak eta bolumenak.