2019/12/22

Desmos Classroom Activities

Momentuz bi bilduma nagusi:


Inekuazioen adibide bat.

2018/11/14

Triangeluen ebazpena on line


Edozein motako triangeluen ebazpena lortzeko, gure hiru datu ezagunak idaztea baino ez daukagu TrianCal kalkulagailuan.
  Gure eguneroko laneetan hainbat kalkulu egin da gero Sinu eta Kosinuaren Teoremekin, oso ondo        datorkigu gure ariketak egiaztetzeko.  
   Triangeluaren beste ezaugarri batzuk ere ematen dizkugu: altuerak, perimetroa eta azalera.

Adibidea: Kalkulatu ABC triangelu honen angeluak eta azalera, a=12,5m, b=10,5m eta c=9m aldeen neurriak direlarik.

TriCal

2017/02/25

Biderkadurak 3D-n. Geogebra

Biderkadura Eskalarra .

Espazioan ere frogatu daiteke proiekzioarenkin duen erlazioa.

Geogebrara joateko



Biderkadura Bektoriala

Biderkadura bektorealaren modulua bat datorrela paralelogramoaren azalerarekin.  eta biderkadura bektorea aurrekoarekin perpendikularra dela, egiaztatu nahi dugu.

Geogebrara joateko



Biderkadura Nahasia eso mistoa.

Orain biderkadura nahasia bat dator paralelepipedoaren bolumenarekin eta, bestalde batetik, tetraedroak paralelepipedoaren seirena dela, ikusiko dugu.

Geogebrara joateko


Aurreko dena 3D Liburua Geogebran aurki dezakezu.






2016/02/27

Geogebra Site-an

Oraingoan nola txertatu Geogebrako lana Google Site batean ikusiko dugu.

Lehenengo gauza Geogebrak ematen digun kode berezia Sitetarako kopiatu behar dugu. Horretarako jarraitu hurrengo pausu hauek.

Gure lanera joan eta han aukeratu  partekatzeko ikurra, gero ondoko irudiak adierazten duten pausuak jarraitu.






 Kodea kopiatu ondoren, gure siteko orria editatzera joango gara eta oraingoan emango ditugun  pausuak hauek dira:





 Azkenik egokitu nahi dituzun ezaugarriak aukeratuz eta onartu.



Gogoratu edizio gorde behar duzula zure txertaketa ikusteko.

Hurrengo helbide honetan nahi duzuen beste Geogebra dituzue site batean txertaturik:



2015/12/27

g(Math) osagarria Driven.

Hemen daukazue osagarri berri bat matematikako adierazpenak, grafikak, estatistika eta eskuz idatzitakoa zuen dokumentuetan eta galdetegietan txertatzeko era erraz eta txukunean.


Osagarri hau norberak instalatu behar du behin, eta gero dokumentu guztietan erabiltzeko aukera izango du. Bideo labur hauek lagungarriak egingo zaizkizu.


  •  Adierazpen matematikoak sortu  
 



Goian agertzen direnak bezalako adierazpenak sor daitezke, irudi gisa txertatzen direnak. Adierazpen hauek idazteko LaTex idazkera erabiliko dugu. Hizkuntza hau jakin ez arren konpondu egin gaitezke hainbat adierazpen aldez aurretik eraikita eskaitzen digutelako. Idatzi eta ikusi egin daitezke "preview" erabiliz; gero "insert"en  klikatuz, gure testuan txerta daitezke.


  • Grafikoak sortu

Grafikoak irudikatzeko aukera asko ematen dizkigu, besteak beste honako hauek:

       - Funtzio bat baino gehiago irudikatzen dugunean zenbait koloretan agertzen dira.
       - Ardatza gezietan amaitu ala ez.
       - Unitateen tamaima aldatu egin dezakegu, eta unitateak radianetan jarri,  erabiliz.
- Azpian funtzioen adierazpenak agertzea ala ez, aukeran daukagu.

  • Banaketa estatistikoak sortu.



Bar Chart

  • Eskuz idatzitakoa ere txerta daiteke.



2015/03/17

Paralepipedoa, sei tetraedro

Hemen daukagun bideo honetan Manuel Sadak egindako frograpen grafikoa, Geogebra erabiliz, da. Bertan erraz ikusi dezakegu paralepipedoa nola osatu daikete 6 tetraedroderekin.




2014/07/03

Filmen osteko matematika - Tony DeRose

Azpiko bideoak, sarritan gure klaseetan egiten diguten galderari, "zertarako balio duen matematika"-ri erantzuna ematen dio.

Horretaz gain bi puntuen erdiko puntua, nola lortzen den eta bere erabilera garrantzitsu bat ere erakusten digute. Bideoa ingelesez dago eta azpitituluak gaztelaniaz, Pixar Animaszio Estudioaren lanean Tony DeRosek berain lana azaltzen digu.





Iturria: TEDed

2014/07/02

Pizza

Hau da "pizza" baten bolumenaren formula, bakarrik gogoratu behar dugu bere altuera "a" dela eta bere erradioa "z".




Iturria: Twitter



2014/03/05

Sierpinskiren triangelua

Institutuko lehioetan agertzen diren irudi horiek, Sierpinskiren Triangeluak dira. Lan hau 3. dbhko ikasleekin egindakoa da, segiden gaia lantzeako.

Klikatu hemen bilduma osoa ikusi nahi baduzu.


2014/03/03

Apolonioren konoa


 Apolonioren konoa nola egiten den, leku geometrikoen eta literaturaren arteko erlazioak,  Hipatia, Agora eta hainbat gauza interesgarri agertzen dira hurrengo bideoan.

 

2014/01/02

2. mailako ekuazioak eta Mozart.

Denok ezagutzen ditugu 2. mailako ekuazioa



ebazteko erabiltzen ditun formulak:

      ;          


Baina nondik atereatzen diren ez da hain ezaguna, hona hemen formularen frogapena, era eder batean.




2013/12/30

Laranja piramidea

Fruta saltzaile bati 20 kaxa laranja heldu zaizkio: 7 goi kalitatekoak dira, eta 13 kalitate txikiagokoak. Eroslei erakusteko, oinarri karratuko piramide batean antolatu nahi ditu, oinarriko alde bakoitzean 12 laranja jarrita, eta eta bistan geratuko direnak goi kalitatekoak izanik.
Kaxa bakoitzean 40 laranja jarrita badaude, izango du egun nahi duena egiteko laranja nahikorik?
(Anaya 3. DBH matematika liuburutik hartuta).

http://www.perrotin.com/cn/Peter_Coffin-works-oeuvres-12594-37.html


2013/10/12

Geogebra Driven

Nola gorde zuen Geogebra lanak zuen Google Drivean azalduko dizuet hemen.

1.- Bilatu zuen Chrome web storen Geogebra eta instalatu zuen aplikazio artean.

2. Geogebra aplikazioa zabaltzen duzunean logeatu behar gara, izenabizena@arrigorriagabhi.net


3. Egin zure ariketa.

4. Gorde -> file->"saves us".


gero lanari izana eta deskribapena ezarri.



5. Joan zure Drivera eta han aurkituko duzu.


6. Geggebra fitxategi gainean eskumako botoia klikatuz zure lana partekatzeko, zabaltzeko ... eta abarreko aukerak izango dituzu.


2013/07/15

Beauty of math



Hona hemen Geogebrarekin egindako bideo zoragarri hau.

2013/05/23

Bolumenak eta azalerak

 Hemen dituzun hiru ontziak egiteko zenbat metal behar duzu? Zeinetan sartu genezake ur kantitate gehiago?





Zenbat barkilo eta zenbat izozki duzu?


Irudien jatorriak:


2013/05/18

Zirkuluaren azalera

Bideo honetan zirkuluaren azalera kalkulatzeko beste era bat ikusiko dugu.




2013/03/18

2013/03/05

Matematika Departamentuaren lanen glosterra

Hemen duzue gure ikt arduradunaren laguntzekin (@Juancarikt) osatu dugun glosterra. Bertan gure Matematika Departamentuan aurrera eraman dutigun hainbat lan aurkituko dituzue, besteak beste blogak eta siteak. Ikusteko irudi bakoitzean klikatzea baino ez duzue.


 

  
          Nire departamentukidei, Manuela Virto eta Alex Aginagalde, eta gure ikasle guztiei ere eskerrak eman behar dizkiet lan guzti hauek partekatzegatik.




2013/02/25

Buruketak (Mate II) hautaprobatarako bloga.

Mate II hautaprobatarako buruketen bloga, Buruketak (Mate II), kurtsoan zehar ikasleek sortutako bloga da.
Sarrera bakoitza buruketaren enuntziatua, irudia eta erantzuna osatzen dute. Erantzunak eruzkinetan handik egun batzutara argitaratuko dira, ikasle berak eta beste batek.

Buruketa gehienak, orain arte, aurreko urteetan agertutakoak dira.

Buruketak (Mate II),