Mostrando entradas con la etiqueta desmos. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta desmos. Mostrar todas las entradas

2019/12/22

Desmos Classroom Activities

Momentuz bi bilduma nagusi:


Inekuazioen adibide bat.

2012/12/15

Desmos eta F. trigonometrikoak

 Desmos kalkulagailua oso egokia da funtzio trigonometriko desberdinak gonbaratzeko.

Lehengo eta behin ardatzak egokituko behar ditugu. X ardatza, absizak, radianetan jarriko ditugu baina ez  Y ardatza, ordenatuena, horretarako jo aukereetara eta beheko irudietan agertzen diren balioak edo antzekoak erabili.


Gero idatzi hiru funtzioak :

grafikora


Parametro desberdinak duten eragina adierazteko iristagailuak erabiliko ditugu. Egiaztatzeko jo irudiaren azpian agertzen den loturara eta han aldatu hauen balioak.
desmos aplikazio interaktibora


Aurrekoa ikusita gero ahalegindu zaitez hurrengo galdeeri erantzuna ematen.
  • Zer gertatzen da a aldatuz? eta b?....
  • Zein parametro aldatu behar duzu translazio bertikala lortzeko? eta horizontala?
  • Ze balio hartzen du parametroak grafikoa eskumarantz desplazatzeko?
  • Nola handitzenda anplitudea? Eta periodoa?
  •  ....


2012/11/04

Lanak Desmos-ekin.

Aurreko sarrera batean Demos kalkulagailuaren berria izan genuen. Orain,  bertsio berriari esker, zuen lana asko erraztuko da, besteak beste irudiak  zuen blogetako sarreretan edo Google docs-etan nola jarri daitezkeen ikusiko dugu.

Grafia eginda gero, lehenengo eta behin izena jarri eta gordetzea komeni zaizue, gero "share"-n klikatu eta eta bertan aukera desberdin hauek aurkituko dituzu:
                   - Sare sozial desberdinetan konpartitzeko (Facebook, Twitter, Google +).
                   - Behin betiko lotura lortzeko.
                   - Emailez irudia eta lotura bidaltzeko.
                   - Embed: hemen zure blogeko sarreran itsatsi behar duzun HTMLa lortuko duzu edo BBCodea. .
                   - Irudian klikatzerakoan azpiko hau agertuko zaizu:


Gero laukitxu berdera jo eta grafikoaren irudia beste lehio batean agertuko zaizu, bertatik inprimitzeko aukera izango duzu eta saguaren eskumako botioarekin betiko aukerak gorde, kopiatu URL,kopiatu irudia... agertzen dira.  Kopiatu irudia eginez gero posible duzu zure Google Docs-eko lanean zuzenean itsastea  (berriz eskumako botoiarekin edo ctrl+v rekin).
Azpiko adibidea honetan grafikoa txertatuta dago HTMLa erabiliz:


Oharra: Options barruan angeluaren neurriak aldatzeko aukera duzue.( x ardatza adibidez Radianetan jartzeko, klikatu "pi" labels, edota radians).

Iturria: http://s3.amazonaws.com/desmos/Desmos_Calculator_User_Guide.pdf

2012/05/20

Desmos kalkulagailua

 Desmos kalkulagailu grafikatzailea daukagu hemen. Tresna hau librea eta on line erabili daiteke, ez dugu inolako  instalaziorik behar, oso egokia da irakaskuntzarako, bere edukiak, Desmosek duen platoforman konpartitu daitezke. Hona hemen adibide batzuk: https://www.desmos.com/ .


Erregistratu gabe erabi daiteke baina Google Drivekin erregistratuz gero aukera daukagu gure lanak gure Driven gordetzeko, baita ere konpartitzeko sare sozialetan, lotura iraunkorra bait du. Gure lana erabat publikoak bihurtzeko aukera ere eskeintzen du. Google Chromen erabiltzailea bazara bere app-a ere izango duzu.



Beste alde batetik iriztagailuak berez sortzen dira hizki bat jartzerakoan, hona hemen  adibidea bat, Funtzio arrazionalak, arbelean projektatzeko era berezi bat dauka, ardatzaken unitateak aldatu edo kendu daitezke, baita definizio eremuak edo ibilbideak, aukera guzti hauek "setting" barruan aurkituko dituzu. 




Azalerak kolorez margoztu, funtzio bat baino gehiago irudikatu, eta abar luze bat dugu bere abantailen artean. Ikus ezaze hurrengo bidean.