Mostrando entradas con la etiqueta Google. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Google. Mostrar todas las entradas

2013/02/25

Sistemen ebazpena Wirisekin. Eredua

Zuetariko bakoitzak zuen Google Driven sotu dokumentu bat eta irakaslearekin konpartitu.

Hona hemen eskatzen zaizuen lanaren eredu bat.


2012/05/20

Desmos kalkulagailua

 Desmos kalkulagailu grafikatzailea daukagu hemen. Tresna hau librea eta on line erabili daiteke, ez dugu inolako  instalaziorik behar, oso egokia da irakaskuntzarako, bere edukiak, Desmosek duen platoforman konpartitu daitezke. Hona hemen adibide batzuk: https://www.desmos.com/ .


Erregistratu gabe erabi daiteke baina Google Drivekin erregistratuz gero aukera daukagu gure lanak gure Driven gordetzeko, baita ere konpartitzeko sare sozialetan, lotura iraunkorra bait du. Gure lana erabat publikoak bihurtzeko aukera ere eskeintzen du. Google Chromen erabiltzailea bazara bere app-a ere izango duzu.



Beste alde batetik iriztagailuak berez sortzen dira hizki bat jartzerakoan, hona hemen  adibidea bat, Funtzio arrazionalak, arbelean projektatzeko era berezi bat dauka, ardatzaken unitateak aldatu edo kendu daitezke, baita definizio eremuak edo ibilbideak, aukera guzti hauek "setting" barruan aurkituko dituzu. 




Azalerak kolorez margoztu, funtzio bat baino gehiago irudikatu, eta abar luze bat dugu bere abantailen artean. Ikus ezaze hurrengo bidean.

2011/12/11

Funtzio matematikoen grafikak Googlean

Hemendik aurrera posible izango da Googlean  funtzio matematikoen formulak idaztea bere grafikoa lortzeko. Hau bera orain arte Wolfram Alpha-rekin lortzen genuen.
Zooma egitea eta funtzio desberdinak, koma artean jarrita, irudikatzeko aukera ematen digu. Puntu bakoitzaren koordenatuak ere adierazten ditu.